Etorkinei zuzendutako Ongi Etorri programan parte hartuko du udalak

Ataria 2013ko irailaren 4a

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak etorkinei zuzendutako Ongi Etorri programa antolatu du, eta pasa den martxoan eta ekainean Tolosa, Alegia eta Anoetan izan ondoren, Amasa-Villabonan bi saio izango dira irailean zehar.

Lehen hitzordua datorren asteartean izango da. Atzerritartasun legeari buruzko taldekako informazio saioa antolatu dute udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik 20:00etara. Edonorentzat irekita egongo den saioa izango da.

Bertan, abokatu batek atzerritartasunaren legeak bizitzako arlo ezberdinetan duen eraginaren inguruko galderak erantzungo ditu: egoitza eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleen egonaldiak, pertsona atzerritarren kontratazioa, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak edota kanporatzeak izango dira hizpide.

Saio berbera izango dute Alegian, baina abendura arte itxaron beharko dute alegiarrek. Hain zuzen, hilabete horretako 10ean, asteartez, egingo dute bilera, kultur etxean, 18:00etatik, 20:00etara.

Tolosaldea ezagutuz

Bigarren saioa, berriz, irailaren 25ean, asteazkenean, egingo da udaletxeko areto nagusian, baina 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Bizilekua Tolosaldean finkatu berri duten pertsonei zuzenduta dago saio hau, eta eskualdera bizitzera etorri diren pertsonei testuinguru berrira gerturatzeko informazioa ematea du helburu: udalak, euskara, osasuna, hezkuntza, elkarteak, eskubideak, betebeharrak, zerbitzuak, lanerako beharrak, kultura, eta abar. Azaroaren 26an Tolosako kultur etxean egingo dute saio bera, 10:00etatik 12:00etara.

Harrera programa hauetan parte hartu ahal izateko izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, inmigrazioa@tolosaldea.net helbidera idatzi edo 943654501 telefonora deitu daiteke. Parte hartzaile guztiek, ziurtagiri bat jasoko dute.

Euskara ikastaroak

Oporretatik bueltan, hasi dira dagoeneko Banaiz Bagara elkarteak urtero antolatu ohi dituen euskaraz komunikatzeko oinarrizko ikastaroak. Astean behin edo bitan elkartzen dira eguneroko egoera informalei euskaraz aurre egiten ikasteko asmoz.

Ikastaro hauen berezitasuna kultur aniztasuna da, eta elkartearen esanetan, berezitasun horrek «elkarren arteko bizitzan aberastu egiten ditu partaideak». Gainera, hizkuntzaz gain, kultura bereganatzeko dantza eta kantuak ere lantzen dira, eta modu horretan, ikasiz gozatzeko aukera izaten dute ikasleek.

Bailarako hiru herritan izango dira Banaiz Bagararen euskara ikastaroak. Amasa-Villabonan, astelehenero elkartuko dira Kale Nagusiko Gaztelekuan 19:45ean; Tolosan, berriz, asteazkenetan, 19:30ean izango dute hitzordua kultur etxean; eta azkenik, Iruran, ostiraletan bilduko dira, udaletxeko erabilera anitzeko gelan 18:00etatik aurrera. Kasu honetan, Hihaoka ekimenaren barnean izango da, hau da, kantuan.

Eskualdeko baliabideak

Amasa-Villabona: Irailak 25, asteazkena, udaletxeko aretoan. 10:00etatik 12:00etara.

Tolosa: Azaroak 26, asteartea, kultur etxean. 10:00etatik 12:00etara.

Atzerritartasun legea

Amasa-Villabona: Irailak 10, larunbata, udaletxeko aretoan. 18:00etatik 20:00etara.

Alegia: Abenduak 10, asteartea, kultur etxean. 18:00etatik 20:00etara.

Eskara ikastaroak

Amasa-Villabona: Irailak 10, larunbata, udaletxeko aretoan. 18:00etatik 20:00etara.

Alegia: Abenduak 10, asteartea, kultur etxean. 18:00etatik 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!