TAKE saskibaloi taldeak pasa den asteburu honetan Sant Juliá de Vilatorta (Herrialde Katalanak) herrian jokatu den txapelketa irabazi du. Aurredenboraldiko ohiko hitzordua dute tolosarrek Kataluniakoa, eta hori aprobetxatuz bost eguneko egonaldia egin dute Vic herrian. Kirol lorpenetik haratago, «talde giro apartan bizitako esperientzia bikaina» izan dela aitortu dute taldeko jokalariek. Irudian, egonaldian zehar ur-parke batera egin zuten irteera.