Gaur eta bihar tapizak eta alfonbrak ehuntzeko ikastaroa eskainiko du Koldobika Jauregik, Donostiako San Telmo museoan, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era bitarte. Jauregik Picassoren Gernika koadroaren neurri bereko alfonbra erraldoia diseinatu zuen, bonbardaketaren 75. urteurrena eta Donostiako sutearen 200. urteurrenaren harira; Nepalen ehundu dute bost hilabetetan.