Altzon, jaiak medio, hurrengo ostiralean egingo dute azken ostiraleko elkarretaratzea

Ataria 2013ko uztailaren 25a

Tolosaldeko eta Leitzaldeko herri gehienetan elkarretaratzeak antolatu dituzte bihar, hileko azken ostiralean. Altzon astebete atzeratu dute mobilizazioa, herriko jaiak gainean baitituzte.

Herrira mugimenduak hilabete honetan egingo duen irakurketan, sakabanaketaz izango du hizpide: «Uda edo negua izan, udako oporretan edo Gabonetan, sakabanaketak ez du atsedenik hartzen».

Horren aurrean, Espainia eta Frantziako espetxeetan dauden euskal herritarrei euren babes guztia azaldu nahi izan die Herrira-tik, beste behin ere. 

Azken ostirala

Uztailak 26, bihar

Aduna. 20:00etan.

Alegia. 19:30ean.

Altzo.  Herriko jaiak direla medio, abuztuaren 2an, hurrengo ostiralean, egingo dute elkarretaratzea Altzon, 20:00etan.

Amezketa. 19:30ean.

Anoeta. 19:30ean.

Asteasu. 19:00etan.

Berrobi. 19:30ean.

Berastegi. 19:30ean, plazan.

Bidania-Goiatz. 19:00etan .

Ibarra. 19:30ean.

Irura. 19:30ean, plazan.

Gaztelu. 19:30ean, plazan.

Ikaztegieta. 20:30ean.

Leitza. 20:00etan, Lopenen.

Txarama. 20:15ean.

Lizartza. 20:00etan.

Tolosa. 20:00etan.

Villabona. 20:00etan.

Zizurkil. 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!