Txomin Castro billabonatarra oroitu dute aurtengo sanferminetan. Castro urte askoz aritu zen Incansables txarangarekin batera Alegria de Iruña peñarekin Nafarroako hiriburuko jaiak alaitzen. Pasa den apirilean zendu zen gaixotasun luze baten ondoren, eta hura gogoratu nahi izan dute festetan. Irudian, Txominen semea eta iloba, txarangako eta peñako kideez inguratuta. Bestalde, urriaren 19rako, bere omenezko eguna antolatzeko lanetan ari dira bere herrian.