Pasa den igandean Petrechema mendian Kirikiño aisialdi taldearekin txango bat egiten ari zela tximista batek jota larri zauritu zen 12 urteko tolosarraren osasun egoerak hobekuntzarekin jarraitu du, eta atzoko egunean zehar Zaintza Intentsiboko Unitate pedriatikotik irten zen.
Tximistak eragindako erredura elektrikoen ondorioz, astelehenean «egonkor eta kontziente» zegoen «larritasunaren barnean». Pixkanaka bere egoera hobetzen hasia zen, eta atzokoan hobekuntzek aurrera egin zuten. Oraindik Zaragozako Miguel Servet erietxean dago ingresatuta, baina bertako medikuen aurreikuspenak «onak» dira, eta arriskutik at dagoela diote. Aurreikuspen horiek beteko balira, bihar bertan alta jasotzeko aukerak ditu tolosarrak.
Aitor Errasti, Hirukide Ikastetxeko zuzendariaren esanetan, haurrak «ez du oroitzen gertatuakoa», baina animatuta dago. «Bere lagunekin Belagoako kanpalekura itzultzeko gogoa du», azaldu dute monitoreek eta Errastik.