Mikel Nievek maila ona erakutsi du bere lehen Frantziako Tourrean

Ataria 2013ko uztailaren 23a

Lehen aldiz hartu du parte, Frantziako Tourrean, Mikel Nieve txirrindulariak, eta egindako lanarekin gustura azaldu da, erregulartasuna nabarmenduz.

Sailkapen orokorrean hamabigarren postuan amaitu du leitzarrak, eta azken egunera arte mendiko elastikoa eskuratzeko lehian ibili da, azkenean Quintanak lortu duen arren. Horrela, Mont Ventoux-en eta Ax 3 Domaines-en egindako etapetan erakutsi du leitzarrak, mendian duen indar eta lehiakortasuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!