Hastear dira Amasa-Villabonako Santio festak. Datorren asteazkenean, arratsaldeko seietan emango zaie hasiera aurtengo jaiei, eta astebeteko iraupena izango dute.
Aurten, Billabona Kirol Elkartea izango da txupina jaurtitzeaz arduratuko den taldea, izan ere, kluba 30. urteurrena ari da ospatzen aurten. Behin festa lehertuta, buruhandi eta erraldoiek eta kirolek izango dute protagonismoa. Gauean, berriz, danborrada izango da.
Santio eguna ere kirol ekintzez josita egongo da. Herri krosa jokatuko da batetik, eta arratsaldean bertso pilota izango da. Horrez gain, umeentzako kirolgunea jarriko dute pilotalekuan. Ohikoa den moduan, dantzak ere izango du bere tartea jaietan, Oinkari dantza taldeak emanaldia eskainiko baitu Olaederra kiroldegian Poxpolo eta Konpainia pailazoekin batera.
Aurtengo berrikuntza nagusienetako bat sokamuturrarena izan da. Azken urte hauetan goizaldean egiten zen, Olaederra kiroldegiaren ondoan. Aurten, Erreboteko plazan egingo dira, garai batean bezala. Gainera, arratsaldez egingo dira, 19:00etan ostegunean, eta 18:30ean, San Inazio egunean, uztailaren 31n.
Bestalde, jaietako kartelaren irabazlea, pasa den urtean bezala, Beatriz Medrano izan da.
Herri afarirako izen ematea
Datorren asteazkenean, hilaren 24an, egingo den herri afarirako izen emate epea gaur bertan ireki da, eta 23ra bitarte izango da zabalik. Interesatuek, kulturako bulegotik pasa beharko dute 08:00etatik 11:00etara bitartean. Gauza bera egin beharko da uztailaren 30ean Etxeondon egingo den kuadrillen arteko bazkarirako. Horretarako epea 22tik 24ra bitartekoa izango da, ordutegi berean. Eguraldi txarra eginez gero, Txermingo ikastolaren arkupetan egingo litzateke bazkaria. Erromeri eguneko afarirako txartelak berriz, Amasa okindegia, Larrea okindegia, Iru Aldeta, Itzalpe eta Obaba tabernetan daude salgai.
Boluntario beharrean
Bestalde, aurtengo jaietan buruhandi eta erraldoien konpartsan buruhandi gisa aritzeko boluntarioen bila ari da udala. Interesatuek, datorren uztailaren 22ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute izena kulturako bulegoan. Lau pertsonako taldetan aurkeztu ahal izango da, eta nahitaezkoa da 16 urte edukitzea.
EGITARAUA
Uztailak 24, asteazkena
18:00. Txupinazoa, Billabona Futbol Kirol Elkartearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.
18:15. Buruhandi eta erraldoien kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
19:30. Futbito txapelketako finala, Erreboteko plazan.
21:00. Herri afaria Erreboteko plazan.
22:00. Giza probak, Maiatzaren Lehena plazan. Emakumezkoen erakustaldia (550 kilokoarekin 15 minutuz) Orio eta Ibarrako taldeen eskutik. Ondoren, gizonezkoen desafioa, (900 kilokoarekin 20 minutuz), Aiztondo-Oarso eta Loatzo taldeen artean.
23:30. Danborrada musika eskolatik abiatuta, Iraunkorrak txarangarekin.
00:30. Dolce Tangana eta Vendetta taldeen kontzertuak.
01:00. Gazte garaiak alaituz izeneko DJ emanaldia 40 urtetik gorakoentzai Txistulari plazan.
Uztailak 25, osteguna Santio eguna
09:00. Diana, Izorra hadi dultzainero taldearen eskutik.
10:30. XXXIII. Herri krosa haurrentzat, Altzin plazatik eta Zunbeltz elkartearen eskutik.
11:00. XXXIII. Herri krosa helduentzat, Altzin plazatik eta Zunbeltz elkartearen eskutik.
12:15. Ikurrinaren igoera Erreboteko plazan.
12:30. Loatzo Musika Eskolako Bandaren emanaldia Erreboteko plazan.
17:00. Kirolgunea, 11-17 urte bitarteko gaztetxoentzat, Bearzana frontoian. Ping-pong, Baseball eta Zapatila jaurtiketa izango dira.
18:00. Soka dantza Malkar plazan, Oinkari dantza taldearen eskutik.
19:00. Sokamuturra, Erreboteko plazan, Izorra hadi dultzainero taldeak alaituta.
20:00. Bertso pilota, Bearzana pilotalekuan. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu eta Beñat Iguaran; pilotariak: Iñaki Lizaso-Antton Aranburu eta Iker Urmeneta-Julen Urruzola. Aurkezle lanetan, Ekain Ormazabal ibiliko da.
22:00. Oinkari Dantza Taldea eta Poxpolo ta Konpainiaren eskutik dantza emanaldia Olaederra kiroldegian.
00:00. Dantzaldia Erreboteko plazan Trikizioren eskutik.
Uztailak 26, ostirala: Gazteen eguna
09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako trikitilari taldearekin.
10:30. Arkitektura tailerra haurrentzat, Malkar plazan.
11:00. Patata tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Berdura plazan.
11:00. Cycling Maratoia Maiatzaren Lehena plazan. (Bi orduko iraupena izango du).
14:30. Bazkaria, Berdura plazan, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik.
17:00. Poteo-kalejira, Orkestra Nazionalarekin.
17:30. Haur parkea, Arroan: kart zirkuitoa, jumping, zezen mekanikoa, paintball eta beste hainbat gauza izango dira.
19:30. Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.
20:30. Elkartasun kalejira, elizaren ondoko zabalgunetik, Herrira elkartearen eskutik.
21:00. Elkartasun afaria, Berdura plazan.
22:30. Eresargi Abesbatzak kontzertua emango du Gurea antzokian.
23:00. Desira, Lin Ton Taun eta Patxuko Nice taldeen kontzertuak plazan.
Uztailak 27, larunbata: erromeria eguna
10:00. Xake jokoa. XXVIII. Santio Txapelketa. J.M. Ezkai memoriala, Txistulari plazan, Billabona Xake Joko Elkarteak antolatuta.
10:00. II. Eskulangintza azoka, Malkar plazan.
11:00. Gorriti eta bere animalien ikuskizuna, haurrentzat, Olaederra kiroldegiaren ondoan.
12:00. Atari Bizi Lehiaketaren eta Egitarauko azala lehiaketaren sari banaketa, Malkar plazan.
12:00. Gomazko paleta eta eskuzko federatuen finalak Bearzana frontoian.
12:30. Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. Donostiako Irrintzi Konpartsak eta Villabonako erraldoi eta buruhandiek hartuko dute parte. Ondoren, beraiekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da.
17:30. Erromeria eguna, Erreboteko plazan, Oinkari Dantza Taldeak antolatuta. Kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.
18:00. Halterofiliako Espainiako Ligako norgehiagoka, Centro tabernaren ondoan.
18:00. Erromeria, sagardo eta pintxo dastaketa
18:30. Erromeria, Leire eta Amaia trikitilariekin.
21:00. Afari Herrikoia: Bildotsa burruntzian. Isk&bila txarangak alaituko du afaria.
22:30. Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
00:00. Erromeria, Joselu Anaiak taldearen eskutik.
02:00. Larrain Dantza.
02:30. Erromeria , Joselu Anaiak taldearen eskutik.
Uztailak 28, igandea
09:00. Diana, Izorra hadi dultzainero taldearen eskutik.
09:00. Plater tiraketa, Loatzo Tiro Elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.
10:00. Irristaketa lasterketa herrikoia, haurrentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain Irristaketa Taldeak antolatuta.
10:30. Irristaketa lasterketa herrikoia, helduentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain Irristaketa Taldeak antolatuta.
11:30. Lorazainen konpartsaren irteera, Txermingo ikastolatik.
16:00. Mus Txapelketa, Kale Nagusian.
17:00. Haurrentzako ikuskizuna, Arroako plazan: Zintzoaren ametsa.
18:00. Lorazainen konpartsaren emanaldia, Erreboteko plazan.
20:00. Sauna Deluxe izeneko antzezlana, Gurea antzokian, Itzatu antzerki taldearen eskutik.
20:30. Kafe eta likore dastaketa erretirodunentzat, Marie Brizar enpresaren eskutik, Erretirodunen biltokian.
23:00. Dantzaldia Erreboteko plazan, Tximeleta taldearen eskutik.
Uztailak 29, astelehena
11:00. Erretirodunen eskulan erakusketa, Berdura plazan.
14:00. Erretirodunen bazkaria, eta ondoren dantzaldia, Txermingo ikastolan.
Uztailak 30, asteartea: kuadrillen eguna
12:00. Frontenis eta eskuzko federatu gabeko finalak Olaederra pilotalekuan.
13:30. Buruhandi eta erraldoien igoera Etxeondora, Loatzo Musika eskolako trikitilariekin.
14:30. Kuadrillen bazkaria, Etxeondoko parkean.
17:00. Kuadrillen kalejira, Incansables txarangarekin.
20:00. Dantzaldia, Triki Ta KE taldearen eskutik.
00:00. Zezen suzkoa, plazan.
00:00. Dantzaldia, Triki Ta KE taldearen eskutik.
Uztailak 31, asteazkena
09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako trikitilarien eskutik.
10:30. Ur parkea, Txistulari plazan.
11:30. Villabona-Hazparne 84. norgehiagoka.
17:30. Erraldoi eta Buruhandien kalejira, Izorra hadi dultzainero taldearekin.
18:30. Sokamuturra, Errebote plazan, Loatzoko trikitilariekin.
20:00. Remiren heriotzaren IV. urteurreneko omenaldia bere izena daraman ibilbidean.
20:30. Disko Festa, Erreboteko plazan, Oihan Vegarekin.
23:00. Granujas a todo ritmo izeneko Blues Musikako kalejira Errebote plazan.
00:00. Disko Festa, Erreboteko plazan, Oihan Vegarekin.