Langostino moto kultur elkarteak irteera antolatu du uztailaren 28rako. Ibarratik irtengo dira, eta egunpasa egingo dute. Elkartetik jakinarazi dute izen ematea (langostinomotofesta@gmail.com) beharrezkoa izango dela bazkarirako. Bestalde, aurreko egunean, uztailaren 27an festa egingo dute Anoetako Cheyennen.