X. HITZA finalak, eskola txikien eskutik

Ataria 2013ko uztailaren 18a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa Bidania-Goiatzen ospatuko da. Bidegoianek izen berri hori izango du ordurako, eta eskola txikien jaia izen hori lau haizetara zabaltzeko probestuko dute.

HITZA Pilota Txapelketak ere bat egingo du eskola txikien ekimenarekin, eta X. edizio honetako finalak, Bidania-Goiatzen jokatuko dira hilaren 20an, larunbatean. 10:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta bost mailatan ariko dira lehian 18 pilotari. Kantxara irteten lehenak benjaminak izango dira, azkenak, kadeteak. Maila honetan finala buruz-burukoa izango da. Aipatu, azken partida hauetan pilotariek ia eskualde guztia ordezkatuko dutela, finalak Tolosaldeko pilotaren isla izango baitira.

 

Benjaminak B: Belaunzaran-Tello eta Arrillaga anaiak

Laurek oso ondo jokatzen dute pilotan, nahiz eta oraindik oso gaztetxoak izan. Finala oso parekatua aurreikusten da. Orain arte erakutsitakoaren arabera, ligaxkan hain zuzen ere, Arrillaga anaiak izan daitezke faboritoak, baina Belauntzaran-Tellok oso bikote polita osatzen dute.

Benjaminak A: Labaien-Gartziarena eta Ugartemendia-Muñoa

Adin horretako haurrak pilotan ikustea oso polita da, kantxan erakusten duten jarreragatik. Alai, urduri, barrez... denetik dago. Berastegiarrak ligaxkan emaitza oso onak lortu dituzte, maila oneko pilotariak direla erakutsiz. Ugartemendia-Muñoa ez dira atzera geratu, eta final polita ikusiko da.

Alebinak: Altuna-Lopetegi eta Zubeldia-Olano

Altunak eta Lopetegik diferentziak markatu dituzte ligaxkan, eta agian, bikote sendoena hauek osatzen dute. Hala eta guztiz ere, Zubeldia eta Olano altzotarrak aurkari gogorrak izango dira. Laurek ederki egiten dute pilotan, eta final polit bat aurreikustea espero da alebinen mailan.

Infantilak: Zubeldia-Osa eta Oiarbide-Aizpitarte

Partida oso parekatua aurreikusten da. Bi aurrelariek tantoa oso ondo bukatzen dute, eta bi atzelariek kolpea dute. Zaila da pronostiko bat egitea. Markagailuan gehien asmatzen duenak eta huts gutxien egiten duenak aginduko du. Osagai guztiak dituen partida da infantiletakoa.

Kadeteak: Aizpuru eta Santxez

Maila honetan buruz buru ariko dira pilotariak, eta lau t’erdiaren barruan. Aizpurua atzelaria da, eta Santxez aurrelaria. Asteasuarra burutsua da, eta agian faboritoa bera izango da. Ibartarrak, ordea, kolpe handiko pilotaria dela erakutsi du ligaxkan. Kadeteen finalean zer gertatuko den, beraz, ez dago batere argi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!