Tolosaldeak idatzi du bere epaia

Ataria 2013ko uztailaren 16a

Tolosan izan da Herritarron epaia izenburupean, Euskal Herriko 80 herritatik igaroko den egitasmoa; besteak beste, euskal gizarteak 197/2006 edo Parot Doktrinari bere epaia ematea da helburua, eta iazko uztailaren 10ean Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaiarekin bat egitea. Auzitegiak, doktrinak Giza Eskubideen Europako Konbentzioa urratzen zuela ebatzi zuen. Honekin batera, gogoan izan zuten Pello Odriozola preso tolosarra, Parot Doktrina aplikatu eta 10 urtez luzatu baitzioten espetxe zigorra.

Horrela, kaleko herritarrekin batera, Tolosako nahiz Tolosaldeako eragile, kirolari eta kultur arloko kideak elkartu ziren Trianguloan. Bertsolariak,  lasto altxatzea, Ubeda anaien kantaldia, eskualdeko hainbat dantzari,... Azken zatian, Kike Amonarrizen saioa, herri kirolak, eta Maialen eta Ane zizurkildarren kantaldiaz gozatu ahal izan zuten bertaratuek. Oholtzako jarduerez gain, edari eta mokadutxoak ere eskaini zituzten, eta egitasmoaren berri emateko panelak ere baziren. Azkenik, herritar bakoitzak bere epaia emateko aukera izan zuen Euskal Herria zeharkatzen ari den koaderno erraldoian.

Datorren irailaren 14an Iruñeko Anaitasunan ospatuko duten ekitaldian osatuko dute epaia ekarpen guztiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!