Intxurre Pilota elkarteak antolatutako pilota txapelketak baditu dagoeneko irabazleak. Kadeteetan Oiarbide-Aizpuruk jantzi dute txapela, eta nagusien mailan, Artola-Tolosak. Oiarbide-Aizpuruk 22-15eko emaitzarekin irabazi dute Egiburu-Eskuderoren aurka, eta Artola-Tolosak ere 22-15 irabazi zuten Etxaniz-Aizpururen aurka.
Bestalde, asteburu honetan hasi da Joxean Tolosa Pilota Txapelketa. Zazpi Iturri elkartetik nabarmendu dutenez, Oñederrak sake ikusgarria duela erakutsi zuen, eta Peñak asko jokatu zuen, «aurkari bat baino gehiago beldurtuta utziz». Bestalde, Elordi eta Elizalderen artekoa izan zen, azaldu dutenez, asteburu honetako partidarik onena, «Elizalderen borrokarako gogoak erabaki zuelarik partida bere alde». Arratibel, berriz, sendo aritu zela esan dute, nahiz eta hainbat opari egin: «Gustagarria da mutil hau pilotan jokatzen ikustea».
Emaitzak
Joxean Tolosa Txapelketa
Kadeteak
Oñederra (Azkoitia) 18
Zubeldia (Amezketa) 1
Azkonobieta (Lazkao) 14
Egiguren (Tolosa) 18
Martinez (Bera) 9
Urizar (Markina) 18
Etxebarria (Lemoa) 6
Peña (Tolosa) 18
Beloki (Bedaio) 18
Erauskin (Berrobi) 10
Gazteak
Elordi (Mallabia) 16
Elizalde (Erreka) 18
Arregi (Amurrio) 3
Zubiria (Berrobi) 18
Nagusiak
Jauregi (Zarautz) 11
Arratibel (Ataun) 18