Abel Barriolak eta Juan Martinez Irujok irabazi dute San Fermin Pilota Txapelketa, atzoko finalean Olaizola II.a-Beroiz garaitu ostean. Iberokoak eta leitzarrak partida bikaina egin zuten, eta 22-18 irabazi zuten.
Bengoetxea VI.a, bestalde, lesionatu egin zen larunbatean Ardoaren Desafioa txapelketan. Txapelketa berean, baina bakarka, Jaunarenak 22-15 irabazi zuen Idoateren aurka.