Realak eta SD Ponferradinak akordioa lortu dute Sanseko atzelaria den Julen Castañeda tolosarrak bigarren mailan ari den Leongo taldean jokatzeko. Klub txuri urdinak erosketa aukera gordetzen du 2014ko ekainaren 30a baino lehen egitekoa. Julen Castañedak hurrengo udan bukatzen zuen kontratua.