Hitza eta Transernio pilota txapelketen partidak

Tolosaldeko Ataria 2013ko uzt. 11a, 10:18

Hitza Pilota Txapelketa finalerdietan dago. Kadeteen lehiak jokatu ostean, bihar eta igandean beste mailatako lehiak jokatuko dira. Ostiralean, 17:00etan, alebinen finalerdiak jokatuko dira Alkizan. Egun berean, 19:00etan, benjaminen kanporaketak ikusteko aukera egongo da. Benjaminen kasuan, bi mailatan banatu dituzte  pilotariak. A mailako gaztetxoen finalerdiak Albizturren jokatuko dira, eta B mailakoenak, Bidegoianen.

Hitza Pilota Txapelketako azken finalerdiak igandean izango dira, Altzoko pilotalekuan, 10:00etatik aurrera. Kasu honetan, infantilen lehiak jokatuko dira. Finalak, azkenik, uztailaren 20an jokatuko dira.

Transernioko partidak

Adunako pilota eskolaren txapelketa aurrera doa. Iragan asteburuan partida ugari jokatu zituzten Adunan, eta datorrena ere, norgehiagokaz beterik aurkeztu dute. Larunbatean eta igandean 10:00etan hasiko dira pilota jaialdiak, Adunako pilotalekuan. Hilaren 13an sei partida jokatuko dira, eta hilaren 14ean, bost. Eskualdeko pilotari gaztetxo ugarik hartuko dute parte asteburuko pilota festan. Hitza txapelketako finalak uztailaren 20an jokatuko badira, Transerniokoak Adunako jaietan, hau da, abuztuaren 10ean.

Transernio pilota txapelketa

Benjaminak

Alkiza vs Asteasu    16-15

Azpeitia vs Andoain    16-11

Donostia vs Zizurkil    7-16

Alebinak

Lazkao vs Azpeitia    9-16

Andoain vs Altzo    9-16

Infantilak

Bidegoian-Tolosa vs

Usurbil-Andoian    1-18

Zizurkil-Donostia vs

Donostia-Alde Zaharra    18-15

Asteasu vs Altzo    8-18

Andoian vs Zizurkil    4-18

Lazkao vs Añorga    18-15

Kadeteak

Andoain vs Tolosa-Bidegoian    22-14

Zestoa vs Zizurkil    22-6

HURRENGO PARTIDAK

Hilak 13, larunbata, 10:00etan

Alebinak

Azpeitia vs Zizurkil

Zestoa vs Bidegoian-Tolosa

Zizurkil vs Añorga

Infantilak

Usurbil-Andoain vs Altzo

Zizurkil-Donostia vs Altzo

Azpeitia vs Zizurkil

Hilak 14, igandea, 10:00etan

Benjaminak

Alkiza vs Aduna

Tolosa-Bidegoian vs Zizurkil

Villabona vs Azpeitia

Infantilak

Oiartzun vs Lazkao

Amezketa vs Ordizia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!