Aranalderen aurkako euroagindua hilaren 16an erabakiko dute

Ataria 2013ko uztailaren 10a

Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio Ganberak atzo aztertu zuen Jokin Aranalde iheslariaren kontrako euroagindu eskaera. Abokatuak defentsa prestatzeko denbora gehiago eskatu du baina epaileak uko egin dio eskaerari eta prozedurak aurrera jarraitu du. Hilaren 16an jakinaraziko dute erabakia. Bada, azken atxiloketak salatu eta euroaginduak bertan behera uztea exijitzeko, Bake Bideak manifestazioa antolatu du Baionan, uztailaren 20an.

Aranalde ekainaren 24an atxilotu zuen poliziak Heletan, Nafarroa Beherean. Gaztelun jaioa, urte luzez Ibarran bizi izan zen. 2002an joan zen Ipar Euskal Herrira bizitzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!