Xabi San Sebastian txapeldun, Aitor Regillaga hirugarren

Ataria 2013ko uztailaren 9a

Junior mailako Gipuzkoako txapeldun berria da Xabi San Sebastian txirrindulari tolosarra, larunbataz geroztik. Lasterketa Mendaron jokatu zen, eta Gipuzkoako Itzuliko protagonista berdinak ibili ziren garaipenaren lehian. Itzulian bigarren egin baldin bazuen, Limousineko txirrindulariak garaipena lortu zuen Gipuzkoako Txapelketan, sprint-ean Barcelo eta Aranburu garaituz.

Bestalde, Aitor Regillaga tolosarra hirugarren izan zen Garaiko Triatloian, larunbatean. Beneditek irabazi zuen proba 4 ordu, 28 minutu eta 4 segundoko denborarekin, bigarren Alberto Bravi izan zen, eta hirugarren, Regillaga, Euskadiko txapeldun berritik bi minutu eta 11 segundora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!