Kanflankak eta Lizasok finalerako txartela lortu dute, segan

Ataria 2013ko uztailaren 9a

Jon Kanflanka leitzarra eta Juan Joxe Lizaso asteasuarra Euskal Herriko sega txapelketaren finalean egongo dira, uztailaren 20an, Gasteizen. Finalerdiak igandean jokatu ziren, eta zortzi segalari aritu ziren lehian. Multzoko lehen bi segalariek finalerako txartela eskuratzen zuten, eta A taldean, Goenaga eta Kanflanka izan ziren onenak. B taldean, Esnaola eta Lizaso izan ziren pisu gehien moztu zutenak.

Bestalde, finaletik at iazko txapelduna gelditu zen, hau da, Jexuxmari Ormaetxea. A multzoan hirugarren postuan sailkatu zen orendaindarra. Bigarren sailkatu zen leitzarrak ia 75 kiloko aldea atera zion Ormaetxeari. Beste multzoan, hirugarren gelditu zena Mikel Alkorta zizurkildarra izan zen. Bigarren postua zazpi kilotara gelditu zitzaion segalari asteasuarrari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!