Hitza Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da

Ataria 2013ko uztailaren 9a

Hitza Pilota Txapelketa partida erabakigarrietara iristen ari da. Benjaminek A eta B multzoetako norgehiagokak jokatu zituzten iragan astean. Belauntzaran-Tellok 16-11 gainditu zituzten Zabala eta Rojas; Balerdi-Mujikak gauza bera egin zuten Iriarte-Larrarterekin, 16-12; Arrillaga-Arrillaga 16-5 nagusitu ziren Gorostidi-Gorostidiren aurka, eta Sorarrain-Auzmendik 16-14 irabazi zuten Alana-Balerdiren aurka. Hurrengo partidak uztailaren 12an jokatuko dira, Bidegoiango pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!