Aldabatik Murumendira irteera egingo dute igandean

Ataria 2013ko uztailaren 5a

Aldabako Auzo Elkarteak mendi irteera antolatu du hilaren 7an, igandean. Aldabatik irten eta Murumendira joango dira mendizaleak.

Iaz ere mendi buelta egin zuten[/caption]

08:30ean jarri dute hitzordua plazan, eta joan-etorria egingo dutela azaldu dute auzo elkartetik. Murumendi mendilerroa Tolosa eta Albiztur udalerrietan kokatzen da, eta mendi martxa goizean zehar egingo dutela azaldu dute auzo elkartetik, izan ere, mendi buelta egin ostean, Aldaban bazkaria egingo dute, hain zuzen ere, frontoian.

Elkarteko kideek mendira eurekin joan nahi duen oro gonbidatu dute irteerara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!