Joxe Gabirondo gazteluarrak irabazi du Euskal Herriko Sega Liga

Ataria 2013ko uztailaren 2a

Joxe Gabirondok irabazi du Euskal Herriko Sega Liga. Aurreko bi jardunaldietan irabazi ondoren, txapela bideratuta zuen gazteluarrak, eta igandean laugarren izan zen. Azpeitiko Ikasberri ikastolako belardietan 100 metro karratuko saila moztu behar izan zuten, eta Igor Esnaola irabazleak baino minutu eta erdi gehiago behar izan zuen. Garaipen honekin, irailean Tirolen jokatuko den Europako Txapelketan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!