Igerilekuan literaturaz gozatzeko aukera abian da irailera bitarte

Ataria 2013ko uztailaren 2a

Usabal kiroldegiko igerilekura irakurzaletasuna eraman, eta jendearen aisialdia betetzeko helburuz, irailaren 7ra bitarte zabalik izango da udako liburutegia; astelehenetik larunbatera bitarte eskainiko dute zerbitzu hau, 15:00etatik 19:00ak arte.

Egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberri laburrak, turismoko gidaliburuak nahiz sukaldaritzari buruzko liburuak daude eskuragarri, eta bertan irakur daitezke. Hala nahi izanez gero, eta liburutegiko harpidedun izanez gero, berriz, maileguan ere hartu ahal izango dira liburuak. Gainera, aipatzekoa da harpidedun txartela egin nahi duenak igerilekuko liburutegian bertan eskuratu ahal izango duela, momentuan.

Honekin batera, wifi zerbitzua ere eskainiko diete Usabaleko erabiltzaileei, eskuko ordenagailuekin hara joan eta sarera konektatu nahi dutenentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!