Jaien lekukoa alde batetik bestera dabil

Ataria 2013ko uztailaren 2a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Asteasu, Leaburu, Areso edota Tolosako Urkizu auzoan ospatu dituzte San Pedro jaiak.  Asteburu bete-beteak izan dituzte herri guztietan, eta herritarrek eta bertaratuek jai giroaz gozatzeko aukera paregabea izan dute. Jan eta edanik ez da faltatu inon, eta kirol ikuskizunak, dantza, musika edota eskea ere izan dira.

Jai hauen antolatzaileek haurrak, gazteak eta helduak izan dituzte gogoan egitarauak prestatzerakoan. San Pedro egunez, Urkizun esaterako, auzoko txikienek jolasez gain, bazkaria izan zuten. Asteasun, herriko ia musikari guztiak igo ziren taula gainera, herritarren aurrean kantuak eskaintzeko. Areson, pasaka partidak ikusi ahal izan zituzten herriko pilotalekuan eta Leaburun, herriko dantzarien emanaldiaz gain, hamaiketakoa eta gaztetxoen futbol partidak izan zituzten. Jaien lekukoa alde batetik bestera dabil.

Jaiak albo batera utzita, Larraitzen ere beste era bateko festa izan da hiru egunez. Turismo aktibo jasangarriaren lehen azoka izan zen. Ekitaldiz beteriko hiru egunez gozatu dute Txindokiko Itzala naturgunean izan direnek. Turismo aktibo iraunkorrak duen garrantziaz jabetu nahi izan zituzten bertaratutakoak jarduera berritzaileekin. Ekobira azoka, abentura gunea, mendi lasterketak, jolasak, hitzaldiak, tailerrak… izan ziren.

Autozaleen topaleku izan da, beste urte batez, Ibarra.  Larunbat goizean, herriko plaza izan zuten eszenatoki. Auto eta autozale ugari elkartu zen. Estilo, kolore, marka eta tamaina guztietako 100 bat auto ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Egun pasa egin zuten autozaleek, eta Alegian bazkaldu ostean, Tolosako Karting-era joan ziren.

Urtero bezala, Amezketako Ugarte auzoko elkarteak betizu jatea antolatu zuen, larunbaterako. Haur eta heldu, ehun pertsona inguru elkartu ziren Ugarteko pilotalekuan. Goizeko ordu biak aldera jarri zuten betizua erretzen, eta eguerdiko ordu biak arteko lana izan zen. Joseba Zubeldiaren gidaritzapean errea izan zen betizua. Bapo jan, eta giro ederrean igaro zuten eguna.

Mozorroak, Tolosan

Aurtengo otsaileko inauterietan euri asko egin zuen. Mozorrotzeko hiru egunetan ez zuen lagundu eguraldiak, eta tolosar talde batek ekainean Mozorro Eguna egitea proposatu zuen. Eta baita egin ere. Eguzkia lagun zutela, eguerdian Trianguloa plazan elkartu ziren, eta sariak ere banatu zituzten.

Tolosako Kantu jira taldeak 5. urteurrena ospatu du. Ohi bezala, 12:00etan elkartu ziren eta Tolosako kaleak kantuz jantzi eta alaitu zituzten, hainbat herritar kantuan jarriz. Ondoren, bazkaria izan zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!