Aiztondo sailkatu da Giza Proba finalerako

Ataria 2013ko ekainaren 28a

Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean   Urretxun, Aiztondok, Zizurkilek eta Urretxuk. Urretxu izan zen lehena 47 plazarekin, Aiztondo bigarrena, 45 plazarekin, eta hirugarren geratu zen Zizurkil, 44 plazarekin. Ondorioz, Aian abuztuaren 4an jokatuko den finalerako Urretxu eta Aiztondo sailkatu dira.

Bestalde,  A multzoko  Berrobik, Debak, Mendarok eta Oriok larunbat honetan, hilaren 29an dute lehen kanporaketa, eta uztailaren 13an bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!