Herrira-k iheslarien azken atxiloketak salatu ditu

Ataria 2013ko ekainaren 28a

Azken ostiralero bezala, euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, Herrira-k deituta. Bada, Herrira-tik iheslarien aferaren konponbidean «urrats eraikitzailea» eman zela iragan ekainaren 15ean Miarritzen adierazi dute, baina, Espainiako zein Frantziako gobernuek iheslariak atxilotuz, «bide beretik» jarraitzen dutela salatu dute.

Bestalde, Tolosan, elkarretaratzea 20:00etan egin ostean, giza-katea egingo dute, eta gero afaria izango da Oargi elkartean.

Aduna. 20:00etan.

Alegia. 19:30ean.

Altzo. 20:00etan.

Amezketa. 19:30ean.

Anoeta. 19:30ean.

Asteasu. 19:00etan.

Berrobi. 19:30ean.

Berastegi. 19:30ean, herriko plazan.

Bidegoian. 19:00etan Goiatzeko autobus geltokiaren aurrean .

Ibarra. 19:30ean.

Irura. 19:30ean, plazan.

Gaztelu. 19:30ean, plazan.

Ikaztegieta. 20:30ean.

Leitza. 20:00etan, Lopenen.

Leaburu. 20:15ean.

Lizartza. 20:00etan.

Tolosa. 20:00etan.

Villabona. 20:00etan.

Zizurkil. 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!