Taldekako Giza Probako Txapelketari ekingo dio Berrobik bihar

Ataria 2013ko ekainaren 28a

Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute bihar, Orioko plazan, 18:00etatik aurrera. Kasu honetan, A multzoko taldekideak lehiatuko dira, hau da, Berrobi, Orio, Mendaro eta Deba. Multzo honetako bigarren jardunaldia uztailaren 13an jokatuko dute Mendaron, ordu berean hasita. Puntu gehien batzen dituzten bi taldeak igaroko dira abuztuaren 4an Aian jokatuko duten finalera.

B multzoko bi jardunaldiak jokatu ostean, Aiztondo eta Urretxu sailkatu dira finalera, eta Zizurkil kanpoan geratu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!