Txupinazoak abiaraziko ditu, bihar, Urkizu auzoko San Pedro jaiak

Ataria 2013ko ekainaren 27a

Larunbata izango da egunik nabarmenena, eta bizilagun guztiek bazkaria izango dute auzo elkartean

San Joan sua eta Et Incarnatusen solstizio kontzertua izan dira, Urkizu auzoko San Pedro jaiak girotzeko bide; jaiak, ordea, bihar hasiko dira, txupinazo eta kanpai hotsen doinura.

Urteroko moduan, ekainaren 29a izango da festetako egun handiena, eta meza nagusiaren ondoren, ume jolasak, futbol partida nahiz herri bazkaria izango dituzte, auzotarren artean.

Igandean ere egun osoko jarduerak izango dituzte, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa nahiz  toka txapelketarekin.

Urkizuko San Pedro jaiak

Ekainak 28, ostirala

* Txupinazoa eta kanpaiak San Pedro jaiei hasiera emanez.

21:30. III. Alurtxiki mus txapelketa, elkartean.

Ekainak 29, larunbata

11:00. Meza nagusia, eta ondoren hamaiketakoa trikitilariekin batera.

12:00. Ume jolasak egun osoan. Arratsaldean futbol partidua, ume eta gurasoen artean.

14:00. Bazkaria Alurtxiki auzo elkartean, guraso eta haurrentzako.

21:00. Auzo afaria Alurtxiki elkartean, trikitilariekin.

Ekainak 30, igandea

11:00. Patata tortilla prestatzea.

11:30. Sagardo eta patata tortilla lehiaketa.

12:30. Toka txapelketa.

18:00. Haur jolasak.

18:00. Bolo txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!