Amaitu dira sanjoanak eta bertan dira sanpedroak. Bihartik aurrera, eskualdeko hainbat herritako San Pedro jaiak hasiko dira.
Asteasukoak izango dira lehenak. Bihar haurren egunak emango baitie hasiera festei, eta igandera bitarte ekitaldi ugari antolatu dituzte. Etzi, ostiralean, esaterako, kuadrillen eguna ospatuko dute, larunbatean izango da egun handia, eta igandean, berriz, erretirodunen eguna.
Leaburun etzi hasiko dira jaiak eta hiru egunez hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Aipatu, herri bazkarira joan nahi dutenek, bihar arte izango dutela txartela eskuratzeko aukera. Horretarako, Ostatura edo udaletxera joan beharko da. Hamar urte bitartekoek doan izango dute, 11-15 urte bitartekoak 10 euroan, eta 16 urtetik gorakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte.
Areson, larunbat eta igandean ospatuko dituzte sanpedroak, eta Larraitzen igandean meza nagusiaren ondoren trikitilariak izango dira.
San Pedro jaien egitarauak Tolosaldean eta Leitzaldean
ASTEASU
Ekainak 27, bihar
10:00. Haurren txupinazoa. Ondoren haurren krosa eta marrazki lehiaketa.
12:00-14:00. Haur parkea pilotalekuan.
14:00. Haurren arteko bazkaria herriko plazan.
15:00-17:30. Haur parkea.
18:00. Haur eta gaztetxoentzat karaokea.
18:00. Asteasuko pilota eskolako txapelketako alebinen finala: Oier Izagirre-Lander Aizpuru. Ondoren, nesken pala txapelketako finala.
18:00. Arkupeko pilota txapelketako finalak.
19:00. Asteasuko Aiztondo Txirrindulari elkarteak antolatutako pala txapelketako finala.
20:30. Sorginaren jaitsiera. Txupinazoa eta kalejira.
22:30. Bertso saioa, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin eskutik. Gai jartzailea: Unai Mendizabal.
00:00. Batukada kalejira.
Ekainak 28, ostirala
14:30. Kuadrillen bazkaria.
18:00. Incansables txaranga kalez kale ibiliko da.
19:30-20:00. Ikurrinaren aldeko ekitaldia.
21:30. Herri afaria, eta ondoren DJon.
Ekainak 29, larunbata
10:00. Diana.
11:00. Meza nagusia, ondoren Elizmendin hamaiketakoa eta sokadantza.
12:00. Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak: aurrebenjaminen mailan Beñat Fernandez-Ugaitz Belaunzaran; eta benjaminetan Ugaitz Usabiaga-Eneko Mendizabal.
18:00. Musika jaialdia plazan Asteasuko Trikititxa eta Pandero Eskola, txistu taldea eta beste hainbat musikarirekin.
9:00. Herriko musikarien kalejira.
p19:30. Esku pilota partidak frontoian. Pilotariak: Xabier Urbieta, Jon Urbieta, Gaizka Iruretagoiena eta Julen Urruzola.
p00:00. Glaukoma Sound System eta Lauroba taldeen kontzertuak.
Ekainak 30, igandea
11:00. Meza, ondoren, Aiztondo elkarteak herriko erretiratuei eskaintzen dien hamaiketakoa.
12:30. Patata tortila txapelketa, eta sagardo dastaketa Aburuza, Etxeberria, Sarasola, Zabala eta Urdairaren eskutik.
13:00. Herri kirolak Jokin Alkizalete eta Aratz Mugerzarekin.
14:30. Jubilatuen bazkaria pilotalekuan, Zapre eta Zaharra trikitilariekin, eta Telleria eta Zeberio bertsolariekin.
18:00. Herri kirolak Asteasuko taldeen artean. Ondoren herriko trikitilariekin erromeria.
ARESO
Ekainak 28, etzi
18:00. Herriko eskea trikitilariekin.
21:30. Lagunartekoen afaria.
Ekainak 29, larunbata
09:00. Gosaria.
10:00. Meza nagusia, eta ondoren baserrietako eskea.
17:00. Joxe Mari Mitxelenaren hitzaldia garai bateko pilota modalitateen inguruan.
19:00. Pasaka partidak. Lehendabizi guantearekin, eta ondoren eskuz.
Afalaurretik. Aurtizko trikitilariak izango dira herriko kaleetan zehar.
21:30. Herri afaria. Aurtizko trikitilariak izango dira afaldu ondoren giroa alaitzen.
LARRAITZ
Ekainak 30, igandea
12:30. Meza nagusia, eta ondoren hamaiketakoa eta trikitilariak.
Arratsaldean. Berriro ere trikitilariak iluntzera arte.
LEABURU
Ekainak 28, etzi
16:30. Txupinazoa.
17:00. Zirko tailerra umeentzat eta ondoren, txokolatada.
20:15. Azken ostiralaren barnean ekitaldia.
21:00. Barrikotea eta sagardo dastaketa, Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek alaituta.
00:00. Musika festa batzordearen tabernan.
Ekainak 29, larunbata
11:00. Meza nagusia San Pedro elizan. Irteeran herriko dantzarien emanaldia eta ondoren hamaiketakoa herriko Ostatuan.
15:00. Mus txapelketa Zazpi Bide elkartean.
17:00. Lizartza eta Leaburuko haurren eta gaztetxoen arteko futbol partidak.
19:30. Triki-poteoa herriko trikitilariekin.
20:45. Andoni Otegiri bidaltzeko argazkia.
21:00. Herri afaria, eta ondoren trikitilariak.
00:00. Musika festa batzordearen tabernan.
03:00. II. Parrandazaleen arteko zaku karrera.
Ekainak 30, igandea
11:00. Meza nagusia San Pedro elizan. Ondoren, herriko toka txapelketa.
12:30. III. txakolin dastaketa, pintxoen laguntzarekin.
18:00. Herri kirolen erakustaldiak. Aizkolari lanetan, Joxe Ugarteburu eta Jon Irazu; harri-jasotzen, Goenatxo aita-semeak; bost metroko altueran egurra mozten Joxe Mari Esnaola; eta Iparraldeko jolasen erakustaldian Anje Arbenoiz, Bixente Andron eta Denua Goienetxe izango dira.