Ekainaren 9an, igandearekin, Laskorain ikastolak urtero ohi duen bezala, ikasturte bukaerako festa ospatu zuen Usabal eremuan. Egun eder honetan 1400 lagun inguru elkartu ginen bazkaltzen, ikastola proiektua osatzen dugun guztiok jai giroan elkarrekin eguna pasatzeko. Eguraldiaren egoera zela eta, Haur Hezkuntzako ikasleen goizeko jaialdia kiroldegian ospatzea ahalbideratu zuen udalari eta kiroldegiko langileei eskerrak eman nahi dizkiegu eskaini ziguten arretagatik; bestalde, baimenen tramitazioan presagatik eginiko akatsengatik eta kiroldegiko erabiltzaile nahiz langileei sortutako eragozpenengatik barkamena luzatu nahi diegu.
Etxeko txikienek ilusio handiz prestatutako emanaldia guraso eta senideen aurrean alai eta pozik aurkeztu ahal izan zuten goiz partean; arratsaldean berriz, gazteen eta gurasoen jokoekin eta musikaren soinuekin bukaera ezin hobea eman genioan jai egunari.
Laskorain ikastolako artezkaritza kontseilua.