Aitor Regillagak Aragoiko Monegrosman triatloia irabazi du

Ataria 2013ko ekainaren 26a

Aimar Agirresarobe tolosarra emaitza bikainak ari da lortzen triatloian, baina badira eskualdean maila bikaina erakusten ari diren kirolari gehiago. Aitor Regillagak (Mahala TTT), esaterako,  Aragoiko Monegrosman distantzia luzeko triatloia irabazi du. 2011n ere irabazi zuen proba hori, eta aurten lehiakideen maila igo bada ere, bigarrena lortu du. Edu Gonzalez taldekideak ere parte hartu zuen proban. Bizikletan zulatua izan arren, aurrean amaitzea lortu zuen.

Bestalde, Lekeitioko nazioarteko sprint triatloian, Egoitz Zalakain (ASS) hirugarren sailkatu da, eta Maialen Muñoz (Mahala TTT) 23 urtez azpikoen podiumean izan da, hirugarren koskan, proba hamabigarren amaituta.

Azpimarratzekoa da, baita ere, Nizako (Frantzia) Iron Man proban Gorka Sarasola eta Ion Artutxa taldekide eta koadrilakideek (Peña Dupons) lan handia egin dutela. Elkarrekin helmugaratu dira 366 eta 367 postuetan sailkatuta (beren adin taldeetan 85 eta 86 postuetan), 10 ordu eta erdiko marka eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!