Abaltzisketan eta Belauntzan, sanjoanei agur

Ataria 2013ko ekainaren 25a

San Joan suarekin batera jaien azken eguna iritsi zen Abaltzisketara eta Belauntzara. Atzo, egitarau benetan oparoaz gozatzeko aukera zegoen bi herri horietan. Azken herri horretan, Telleria eta Zeberio bertsolariekin egin zuten hamaiketakoa belauntzarrek, haurrak puzgarrietan jolasean zebiltzan bitartean. Abaltzisketan, Toka Txapelketan ibili ziren herritarrak, beste hainbat ekitaldiren artean. Artola eta Mendizabal bertsolariak ere bertan izan ziren. Sanjoanei agur esan baldin badiote ere, San Pedroen zain gelditu dira, hilaren 30ean, San Pedro Eguna ospatuko baitute Larraitzen. 12:30ean mezarekin hasiko dira, ondoren, hamaiketakoa egiteko. Jana eta edanari laguntzeko, trikitilarien doinuak egongo dira. Arratsaldean, iluntzera arte luzatuko duten emanaldiari berrekingo diote trikitilariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!