Udako ekimenen barruan, uztailaren 15etik abuztuaren 9ra bitarte, Aresoko haurrek 11:00etatik 13:00etara hainbat kirol egiteko aukera izango dute, Guraso Elkartearen eta Kirol Mankomunitatearen eskutik. Izen emateko epea gaur amaitzen da, eta zerrenda eskolan nahiz Sastinean dago. Kuota 35 eurokoa da.