Zizurkildar talde baten gutuna galdeketaz

Tolosaldeko Ataria 2013ko eka. 21a, 13:23

Atez ateko sistemaren alde gauden Zizurkilgo herritar talde batek, ez dugu parte hartuko Tolosaldea Txukunek astebururako deitu duen herri galdeketan, erabat antidemokratikoa dela uste dugulako.

Izan ere, onartezina da bere gutun azaletik hasita, non atez atekoari ezezkoa ematen zaion, eta bozka paperetik jarraituta, non era nahiko nahasian, galdera gezurti bat egiten den. Izan ere, bertan, atez atekoan ontzi eta paper bilketaren modua zehaztu gabea dagoela dio, eta hori ere ez da egia. Guztia gezur handi bat da.

Manipulatzailea da galdeketa bultzatzen dutenen jarrera adierazteko hitz egokiena. Uste dugu baldintza hauetan egiten den galdeketa baten emaitza ezin dela kontuan hartu, baina jakitun gara antolatzaileek mediatikoki erabiliko dutela bertako emaitza. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela ikuskatzaileen parte hartzea, ahal den neurrian eragotz dezaten iruzurra handiagoa izatea.

Arantxa Zabala. Zizurkildar taldearen izenean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!