Udako zine saioetarako bonuak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 20a

Uda honetan Leidor aretoan eskainiko dituzten filmez gozatzeko bonuak eskuragarri dira, jada. Uztailean zazpi pelikula eskainiko dituzte, eta irailean, berriz, bost film izango dira ikusgai. Horrela, beraz, uztaileko filmak bakarrik ikusi nahi dituenak, 8 euroren truke erosi ahal izango du bonoa, zine saioen aurretik. Uda osoko zine egitarauaz gozatu nahi duenak, berriz, 12 film 13 euroren truke ikusi ahal izango ditu. Aipatzekoa da, datorren osteguneko Testigos de un tiempo maldito filma dohainik eskainiko dutela. Informazio gehiago, www.tlsbat.net web atarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!