Et Incarnatusen solstizio kontzertua larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 19a

Urteroko moduan, Et Incarnatus orkestrak solstizio kontzertua eskainiko du, sanjoanen inguruan. Larunbatean izango da, 12:30ean, eta eguraldiak lagunduz gero, betiko lekuan izango da emanaldia: Urkizu gainean, Iraolako zuloan, antenaren azpian. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Urkizuko Alurtxiki auzo elkartean izango da emanaldia. Amaieran mokadutxoa egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!