Bizkaian zehar ibilaldia

Ataria 2013ko ekainaren 19a

Alpino Uzturre mendi elkarteko kideek Bizkaian, Urdaibai inguruan, egin zuten ibilbidea iragan igandean. Gernikatik abiatu eta San Esteban ermita, Arteaga gaztelua, Ozollo errota eta San Lorentzo ermita ikusi ahal izan zituzten, eta ondoren Atxarre mendia igo zuten (argazkian). Bertatik, Laga hondartzaren gainean dagoen Ogoño mendira joan ziren, eta azkenik Elantxobera jaitsi ziren. Eguraldi ederra lagun, ederki pasatu zutela azaldu dute. Hurrengo irteera Pirinioetara egingo dute, uztailean. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!