Oinkarin dantzan aritzeko izen emate epea zabalik

Ataria 2013ko ekainaren 18a

Oinkari dantza taldean izena emateko aukera uztailaren 31ra bitarte egongo da. Horretarako, dantzariaren izena, abizenak, jaioteguna, telefonoa, helbidea, herria eta sexua zehaztu behar dira. Izen emateko bideak hauek dira: harremanak@oinkari.net; 660 13 93 80-ra deituz 09:00etatik 12:00etara; WhatsApp bidez edo Txermingo Ikastolan jarri duten bulegora gerturatuz. www.oinkari.net webgunean dago informazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!