Hamaika urteren ondoren, urriaren 17an Herritar Batasunaren aurka hasiko den epaiketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten Leitzan. 50 bat lagun bildu ziren, Konponbideari erasorik ez, utzi Euskal Herria pakean lelopean.
«Euskal Herrian gaur egun dugun egoera politikoan, epaiketa hau bake eta normalizazio demokratikorako prozesuaren aurkako eraso gisa hartzen dugu. Noski, ez da prozesu hau saboteatzeko estatuak eragin duen aurreneko erasoa, ezta azkenekoa ere, baina ezin ukatu eraso handia eta bortitza dela», adierazi du Leitzako Sortuk.