Asier Gallego, Euskadiko bigarren

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 18a

Pasa den ekainaren 8an Euskadiko Halterofilia Txapelketa izan zen, Basaurin (Bizkaia), eta Danena halterofilia taldeko Asier Gallego txapeldunorde suertatu zen, 17 urtez azpikoetan; erraz irabazi zuen. Taldeko Sofyam Rochdi 8. postuan gelditu zen, eta Lyam Rodriguez 9.ean. Nesketan, 15 urtez azpikoetan, Susana Davilak ere bigarren postua lortu zuen, eta Goretti Amonarrizek, berriz,  hirugarrena. Aipatzekoa da, guztira, lau marka eskuratu dituztela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!