Arruabarrena tolosarra Eastbourneko txapelketatik kanpo geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 18a

Bi hilabetez geldirik egon da gaixotasun bat medio, eta orain Winbledoni begira dago tenislaria

Lara Arruabarrena tolosarra Eastbourneko txapelketatik kanpo geratu da asteburu honetan, hasiera faseko bigarren partidan galduta; Jamie Hampton estatubatuarra ezin izan du gainditu.

Bi hilabetez tenisean jokatu gabe egon behar izan du tolosarrak, mononukleosiarekin gaixorik egon eta gero, eta horrek munduko jokalarien sailkapenean postuak galtzea ekarri dio; orain 82. postuan dago. Tenislariak, ordea, ez dio garrantzia handiegirik eman horri, eta datozen egunetan Londresen jokatu duen txapelketari begira dago.

Larunbatean lehen partida irabazi egin zion Time Babos hungariarrari, baina igandean ezin izan zuen AEBtako Jamie Hampton gainditu, eta 6-2ko bikoitzarekin amaitu zuten norgehiagoka. Hampton munduko sailkapenean 42. postuan dago gaur egun.

Arruabarrena lehen aldiz ariko da Winbledon txapelketan, eta besteak beste lehiakortasun maila berreskuratzeko helburuz joango da Londresera tenislari tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!