Ekainaren 21era bitarte, aurtengo ikasturtean zehar kultur lantegietan aritu diren ikasleen artelanak ikusteko aukera izango da kultur etxean antolatu den erakusketan. Bertan, egur tailan, pinturan, altzarien errestaurazioan, eskulanetan edota ehozirietan egindako lanak ikusi ahal izango dira. Erakusketaren ordutegia, 10:30etatik 13:00era, eta 16:00etatik 20:30era bitartekoa izango da.