Oria eta Araxes ibaiak garbitzen ari dira

Ataria 2013ko ekainaren 14a

Atzo hasi zituzten Oria eta Araxes ibaietako espezie inbaditzaileak mozteko lanak, Tolosaldeko Aste Berdearen barruan.

Ikaztegietan ekin zioten lanari, eta datorren asten astera arte arituko dira beharrean. Helburua, Tolosako Santa Maria elizara arte dagoen fallopia japonica izeneko landare inbaditzailea moztea da. Araxesen, berriz, Tolosa eta Lizartza artean ibiliko dira lanean.

Tolosaldea Garatzenen laguntzaz, martxoan jarri zuten abian proiektu hau, eta Tolosaldeko habitat naturalaren errestaurazio ekologikoa eta erregenerazioa aurrera eramatea dira helburu nagusiak.

Gaur, Alegian

Bestalde, gaur, arratsaldeko lauetatik aurrera, Alegiako udaletxe aurrean erreka garbitzeko auzolan deialdia egin du udalak. Urgardeneko boluntarioak eta Alegiako ikasleak elkarlanean arituko dira garbiketa lanetan Tolosaldeko Aste Berdearen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!