Iturriza elkarteko mus txapelketako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 14a

Erretirodunen Iturriza elkarteak, bosgarrenez, San Joan mus txapelketa azkarra antoladu du, lau eta zortzi erregetara. Izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da, eta elkartearen bulegoan egin beharko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara. Eskualdeko herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta zozketa hilaren 20an izango da. Txapelketa, berriz, hilaren 21ean hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!