Zabaldu dute dagoeneko 2013-2014 ikasturterako eskolaz kanpoko ikastaroetan izen-emateko epea.
Orotariko jarduerak egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Izen emateko orriak udaletxean eta liburutegian daude eskuragai eta ekainaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira bi lekuetakoren batean.
Ikastaroak
2013-2014 ikasturtea
Hip-Hop. LH1-LH6 bitartekoak. Asteazkenetan (17:00-18:00).
Euskal dantza. HH2-HH5 eta LH1 eta LH6 bitartekoentzat. Astelehenetan (17:00-18:00).
Kirola. Irristaketa, txirrindularitza eta herri-kirolak, LH1-LH6 bitartekoak, ostegunetan.
Pilota. LH1-LH6 bitartekoentzat, ostiraletan (16:30-17:30).
Eskulanak. 5 urtetik 12 urte bitartekoentzat. Asteazkenetan 15:00etatik 16:30era.
Musika eskola. 5 urtetik gorakoak. Asteazken edo astelehenetan.
Antzerkia. HH5-LH6 bitartekoak. Asteazkenak (14:00-15:00)