Oihana Iguaran amasarrak eta Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi dute 2013ko Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen Txapelketa. Buruz burukoa Josu Oiartzabal eta Jon Gurrutxaga azpeitiarren kontra jokatuta lortu zuten txapela janztea.
Finala Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxea jokatu zen iragan larunbat gauean. Jende ugari elkartu zen bertan, eta giro itzela piztu zen hasieratik amaierara arte; bertsolarien eta bertsozaleen artean sekulako berotasuna sumatu zen.