Irurako Ikastolak eta Jai Batzordeak, Udalaren laguntzaz, Garagardo Azoka antolatu izan dute azken hamar urteotan uztailaren lehen asterako, baina herritarren eta bailarako bizilagunen asialdi ohiturak aldatu direla ikusita, gehiago ez antolatzea erabaki zuten aipatutako eragileek. Horren ordez, Euskal Festak antolatu dituzte gaurtik igandera.
Guillermo Castaños enologoak eskainitako sagardo-katak emango diete hasiera festei. Bihar, berriz, pintxo-potea egingo dute herriko tabernetan barrena.
Etzi, larunbatean, euskal produktuez eratutako herri-bazkaria egingo da plazan: entsalada Ibarrako Montes etxeko letxua, tipulina eta tomatearekin egingo da; basetxerria erreko da; eta Idiazabal baserriko gazta, irasagarra eta intxaurrak izango dira dastagai.
Igandean, 10:00etatik 14:00etara artisautza eta janari azokan 20 postutik gora egongo dira egurra, larrua, beira, brontzea, papera, oihala eta antzeko osagaiekin egindako produktuak salduz. Goizean zehar baita, dantzari txiki eguna ospatuko dute.
Egitaraua
Irurako euskal jaiak
Ekainak 13, osteguna. Sagardo-kata Gazte Alaiak Elkartean 19:00etan. Guillermo Castaños enologoak zuzenduko du saioa.
Ekainak 14, ostirala Pintxo-potea herriko tabernetan zehar 19:00etatik, 21:00etara bitarte.
Ekainak 15, larunbata Herri-bazkaria euskal produktuekin.
Ekainak 16, igandea Artisau eta janari azoka 10:00etatik 14:00etara. Bestalde, dantzari txiki eguna ospatuko dute Irura, Anoeta, Billabona, Alegia eta Ibarrako dantzariekin.