Plazaola aldizkarirako azala aukeratzeko lehiaketa martxan da

Ataria 2013ko ekainaren 13a

Leitzako Aurrera kirol elkarteak Plazaola aldizkariko azala aukeratzeko lehiaketa jarri du abian. Leitzarrek har dezakete parte lehiaketa honetan, eta ekainaren 21a izango dute lanak aurkezteko azken eguna.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu, eta horiek Aurreran edota Maimur liburudendan aurkeztu beharko dira. Lanen atzealdean izenburu edo deituta jarri beharko zaio, eta gutunazal batean egilearen datuak.

16 urtetik beherakoen kasuan, «Plazaola-Leitzako aldizkaria 35. zenbakia» jarri beharko du lanean, eta 16 urtetik gorakoen kasuan, «Leitza 2013-Tiburtzio donearen pestak 35. zenbakia». 16 urtetik beherako irabazleak sari bat jasoko du, eta 16 urtetik gorakoak, 150 euro. Lanak ekainaren 22an igerilekuan, ekainaren 23an goizean Aurreran eta arratsaldean plazan ikusi ahalko dira, eta gustukoena bozkatu ahalko da.

Bestalde, Aurrera elkarteko kideek herritar oro animatu dute Plazaola aldizkarian «gertaera eta istorio zaharrak, albisteak, ekimenak, kritikak, kexak, txisteak...» idaztera. Parte hartu nahi duenak ekainaren 30a baino lehen utzi beharko du idatzia Aurrera elkarteko buzoian edota aurrerake@hotmail.com helbidera bidali dezake, bere izen-abizenekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!