Dia de la Dalla izan zen asteburuan, Els Hostalents de n' Blas herrian, Herrialde Katalanetan. Almitza elkartetik eskualdeko lau segalarik parte hartu zuten. Koldo Arzelus Erreka tolosarra bere mailan txapelduna izan zen eta azkarrenaren sari berezia jaso zuen. Joakin Garmendia anoetarra bigarren sailkatu zen. Garikoitz Lobregat altzotarrak zabalerarik handienaren sari berezia eskuratu zuen, eta Alaitz Imaz hernialdearra ere saritua izan zen