Aurten ere tortilla erraldoia prestatuko dute[/caption]
Kontzertuak, bazkariak, haurrentzako saioak, dantza emanaldiak, bertso saioak... ostiraletik igandera jai giroa izango da Ibarran, Gazte Asanbladaren eskutik Gazte Festak ospatuko baitituzte.
Aurreko urteetako egitarauekin alderatuta ez du aldaketa nabarmenik aurtengoak. Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango ditu aukeran Ibarrako plaza ingurura gerturatzen denak, jan-edana eta kontzertuak azpimarratu daitezkeelarik.
Etziko suziriak iragarriko du festen hasiera, eta ondoren sagardoa dastatzeko aukera izango da plazan, eta iluntzean barrikotea ere egin ahalko da, zuzeneko musika hasi aurretik. Larunbata izango da egunik beteena. Goizean haurrentzat jolasak jarriko dituzte plazan, eta arratsaldean magia ikuskizunaz gozatu ahalko dute txikienek, Irurako Jon Magic magoaren eskutik. Alurr dantza taldearen emanaldia ere izango da, eta ondoren tortilla erraldoia dastatu eta poteoa egingo dute. Sendi Ekintzan afaldu ostean kontzertuak izango dira. Azken egunean, igandean, futbol txapelketa izango da plazan gaztetxoentzat, eta arratsaldean, eskualdeko bertsolarien saioa izango da.
Bestalde, aurtengo Gazte Festak Gaztetxearen 20. urteurrenarekin batera ospatuko dituzte, beraz, ospakizuna bikoitza izango dela esan daiteke. Ibarrako Gazte Asanbladatik ibartar nahiz inguruko herrietako jendea gonbidatu dute jaietan parte hartzera.
Egitaraua
Ekainak 14, ostirala
19:01. Txupinazoa eta ondoren joaldunak.
19:29. Sagardo dastaketa plazan.
20:59. Barrikotea Gaztetxean. Afaria norberaren kontu izango da.
22:32. Kontzertuak plazan:
BC Bombs, Erasoka eta Alerta Gorria.
Goizaldera arte. Gaztetxean DJ Bull.
Ekainak 15, larunbata
11:31. Ume jokuak plazan, Txiribituren eskutik.
16:03. Jon Magic magoa plazan.
17:01. Alur dantza taldea plazan.
18:04. Tortillada plazan.
19:02. Poteoa elektrotxarangak lagunduta.
20:58. Afaria, Sendi Ekintzan.
Ondoren. Emanaldia Atarrabiko lagunen eskutik.
23:03. Kontzertuak: Gailur eta Ai Ene.
Ekainak 16, igandea
10:05. 3x3 umeentzako txapelketa plazan.
18:03. Eskualdeko bertsolariak plazan.