Zinerako antzeztoki bilakatu da Leitzako plaza

Ataria 2013ko ekainaren 12a

Emilio Martinez Lazaro zinemagile madrildarra hasi da Leitzan Ocho apellidos vascos filmerako grabaketak egiten. Atzo goizean, euskaldun bat, espainiar bat, bi ertzain eta su hartutako edukiontzi baten inguruko irudiak grabatu zituzten, eta baita autobus baten inguruko beste batzuk ere. Aktoreen, tartean euskal nahiz espainiar izen ezagunak, kameralarien eta filmeko lantaldeko gainerako kideen joan-etorria izan zen nagusi Leitzako plazan nahiz inguruko kaleetan, eta ikusmin handia sortu zuen herritarrengan. Bada, lantaldetik azaldu dutenez, ekainean eta uztailean zehar hamabi bat egunez ariko dira Leitzan grabaketak egiten. Euskaldun baten eta andaluziar baten arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak. Mutilak euskaldun denaren plantak egin beharko ditu aitagiñarrebak onartua izateko. i.t.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!